XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gipuzkoa'ko Euzko Nekazari Bazkunen Alkartasunak Otsailla'ren 10'ean Donosti'n egin zuan II Batzar Nagusian irakurritako

BESTE URTE BAT

Igaz, Epaillean bildu giñan ementxen bertan.

Batzar ura Eusko Nekazarien lenbizikoa izan zan.

Garrantzi aundikoa.

Orduan, bear bezela lanean 48 Bazkun giuñn, 3.180 bazkide illerokoa ordaintzen zutenekin, eta 4.200 inguru guzira izena emanakin.

Naiz eta urte berria zorrakin asi, etorkizun alaia ikusten genduan, nekazarien artean poz eta arreta gogorrak sumatzen giñulako, eta Eusko Nekazarien azia egoki ereinda, sortzen ikusten gendualako.

Urte ura Otsaillan azkenian bukatu genduan.

Oraingo urtea edo adi-atala amaika illabetekoa da: jun dan urteko Epaillaren lenengotik, urte ontako Ilbentzan azkeneraño.

Gure itxaropen eta asmo guziak bete ditugu, ta, ori, garrantzi ta arrizku aundiko naspil ta matxidanak izan dirala ta baita arerorien zirikada gogorrak ere.

Danetatik gure Jainkoak gorde gaitu, eta ez gorde bakarrik, baita indartu ta geitu ere.

BAZKUN BERRIAK

Aurten beste bederatzi Bazkun berri sortu dira: Zegama, Zerain, Ezkioga, Itxaso, Itsasondo, Lezo, Mutiloa, Bidani ta Eibar'en.

Guztirak 57 Bazkun gera, ba.

Esku artean, laister sortzeko eran beste lau.

Illeroko ordainkizunak egin dituzten bazkideak 4.523 dira, eta oraindik onera, Idazkaritzara, ordaindu ez dutenak eta bazkidetzeko txartelak eskatuta daudenak beste 800 inguru: guztira, ba, 5.300 (bost milla ta iruregun) bazkide gerala esan diteke.

Igaz ainbeste itzaldi ez degu eman aurten; batetik alako premirik etzegolako, bestetik Idazkaritzan lan aundigoa izan degulako: baita ere matxinada inguruan ezin izan dalako.

Baño deitu diguten Bazkun guzietara jun gera.

Alaz ere, 21 erritan itz egin degu.

IDAZKARITZAREN LANAK

Idazkaritzaren lana, izugarria izan da.

Begiratu besterik ez dago.

2.314 idazki idatzi ditugu.

2.500 galdeerai erantzun diegu idazkiz eta urritizkiñez.

710 urrutidatz ipiñi ditugu.

Eta Bazkuneri 25 aldiz biali zer egin, otar eta legien berri ta Batzar-erabakiak.

49 idazki argitaldu ditugu eguneroko ta asteroko izperringietan.

Orrez gain.

Zumaraga'ko jaia zala-ta, beste 18.

Udaletxeetarako 41 idazki gertatu ditugu eta beste 22 itzaldietarako ta Batzarretarako baimena eskatuaz.

Kareen laguntza, ildegietarako arandia... lur eta bideak, zugatzak eta abar dirala-ta Aldundegira (Diputaziora) 27 idazki.

Madril'go Lurgintzako Agintzaldian (Ministerio de Agricultura) degun gure lagun eta ordezkari Agirreolea'tar Marka'ri idatzi diogu 35 bider, eta Ministroarentzat biali dizkiogu 12 idazki.

Ikasi ditugu Madrid'en esku artean darabilzkiten garrantzi aundiko lege berriak: bai maizterren eta jabien arteko artu-emanak erabakitzeko, bai maizterrak baserrien jabe egiteko.

Geure iritziak eta oarrak dizkiegu Ministroari eta Eusko aldunen lendakariari.

Eta adi-adi gaude ango berrien zai, gure aldunekin adituta gaudelarik.

Jakin degu Frantzi aldetik muga zergak ordaindu gabe (kontrabandoan) abereak ekartzen dituztela.

Galerazteko artu-emanetan gabiltza.

Idazkaritzan ainbat bazkide ikusten da.

Pozgarria da ainbat bazkide, beren arazoekin, egun batean eta bestean, bein ere gelditu gabe, emen, gure idazkaritzan ikustea.

Amaika illabete auetan 1.400 ingurun arpegiak ikusi ditugu, eta 520 arazo inguru rurenduak izan dira itzez eta itunez.

Eta nagusi eta etxe jabien artekoa dala, arakiñarekikoa dala, zer edo zer erostea dala edo beste edozein arazogatik dala, beste 185 aldiz ere lagundu degu.

Eta Aldundegira, Udaletxetara, Gobernadorearengana, Haciendara edo beste agintari etxeetara 198 aldiz lagundu diegu bazkideeri.

Baserri jabe eta maizter arteko Epaidiak (Jurado Misto de la propiedad Rústica), ainbat lan eman digu: baño oso atsegin zaigu lan eder ori aitatzea.

26 auzi eraman ditugu bertara ta 25 irabazi.

Orain bertara eramanik 8 ditugu, ta, eskuartean, gertutzen, beste 4 Auzi bakoitzak zeregiñak ematen ditu: ba, auziak irabaziko ba-dira, Tolosa'ra bi edo iru aldiz joan bear izaten da, eta baita baserriak ikustera ere.

Epaldi ontara eramango ditugula esanda, beste 32 arazo erabaki ditugu.

Eta itzez, Alkartasunean, beste 35 gora-bera zuzendu ditugu.

Lan egoki ta onuragarria egiten da era ontan maizterren alde.

Ongi etorriak bitez, ba.

Eaidi onek ematen dizkigun arazo ta zeregiñak.

ALBAITERUAK

Abere-sendagillekin, albaitero edo beterinariuekin ere badabilkigu zalaparta bat.

Erri askotako nekazariak dute albaiteruegatik zer esana.

Bera dan tokira jo gendun; eta Madrid'ko Gaceta-n etorri da agindua, Nekazariaren Alkartasunen bitartez erki edo distrito berriak egiteko, oietarako albaitero geiago izendatzeko ta abereak errezago ta egokiago zain duzteko bideak egiteko.

Eta uste degu aintzakotzaz artuko gaiztutela, baldin albaiteroak nekazariekin pakea eta bear bezelako artuemana izan nai badute beintzat.

Lenengo burruka Itziar'en izan degu ta garaile izango geran uste osoa degu, legea gure alde dagota.

ZUMARRAGA'KO JAIA

Igakunde egunez Zumarraga'n egin gendun jai eder ura ere gorazi nai degu.

Orduntxe agertu zan Eusko Nekazarien indarra; antxe agertu gendun Gipuzkoa'ko Eusko Nekazariak geren buruen jabe gerala.

Poz arek indartu-ta, aurten ere orrelako bi edo iru jai antolatu nai giñake, oso onak lirake gure Alkartasuna zabaltzeko ta.

Gero erabakiko du Batzar onek jai oiek nun eta noiz egin ditezken.

ARATEGIAK

Gure nekazariak ez daude lo.

Beren aldez alegintzen dira beste langille ta gizonak bezela.

Begiratu beren bizimoduari, eta ari dira alegiñak egiten.

Arakiñekin erabiltzen dituzten naigabe ta burrukak zuzentzeko, jarri dituzte Zarauz, Azpeiti, ta Zumarraga'ko nekazariak beren arategiak, bear dan bezela, legepean.

Lendabizikuan beren estuasun eta larritasunak izan dituzten arren orain oso ederki dijoaz.

Beste erri batzuetakoak ere ari dira nola antolatu ditzateken ikusten.

Errenderi'n laister sortuko dute.

Arrasate'n ere bai: emen, Eusko Langillekin bat eginda, sal-erosi guzietarako Alkarlaguntza jartzeko asmotan dira.

Oyarzun'en ere leku billa dabiltza Alkartalaguntza eder bat ipintzeko.

Donostiarrak ere ari dira asmo ori biribiltzen, eta uste degu, arategi ederrak laster tajutuko dituztela.

Begi onok ikusten ditugu Bazkunen alegin oiek, eta beti bezela gure laguntza osoa izango dute.

ERRE-LAGUNTZA

Urte ontan antolatu da bazkideen arteko erre laguntza.

Araudi berezi batek zuzentzen ditu laguntza onen bide ta izatea.

Bazkideak laguntza nai ta naiezkoa dute suak etxe bizitza erretzen diotenean.

Ain begikoa izan da bazkideen artean laguntza au, gaur 2.157 daude izena emanik.

Beste ainbeste laurleko artzen ditu ba bazkideak etxe bizitza erretzen zayonian.

Laister kutxa ontarako bazkide guziak emango dituztela beren izenak iruditzen zaigu.

IDAZTEGIA

Igaz asitako sail au ere aurrera daramagu.

Nekazari gaietan ludi osoan zer gertatzen dan jakiteko, lur-lanak nola darabiltzen jakiteko, legien berri jakiteko, abere arteko aberastasuna nola erabilli eta geitu bear dan jakiteko, ari gera poliki-poliki idaztegia antolatzen.

225 idazki, aldizkingi eta abar ditugu: gai guzietakoak.

Baserri ta ukulluak nola egin bear diran; abere egazti, zuaitz eta landareen gaitzak zer diran; irixkoen gora-berak; erle, esne, sagar, zimaur eta beste ainbat gauza nekazarientzak; Nekazari Alkartasunak lanerako tramankuluak erosteko ta beren ondasun eta irabaziak egokien erabiltzen erakusten dutenak eta baita zenbatz edo estatidistika, garrantzi aundikoak.

LEGE-GIZONA

Ezin ixilik euki gure Lojendio jaunak aurten egin duan lan izugarria.

Gertatu eta zuzendu ditu Erri-auzitegierako 15 auzi, ta danak irabazi.

9 Udaletxetarako eskaerak ere egin ditu ta baita Maizternagusi Epaidiraki 33 eskaera ere.

100 idazki baño geiago egin bear izan ditu bazkideetzak edo bazkideen izenean.

Bere atxean 540 bazkide inguru izan ditu bere arazoekin edo galderaren bat egitera junak.

Eta bere urrutizkiñaz izan du egunero lana egin bearra.

Eta guk arazo aztun samarrak ikusi izan ditugunetan beti berengana jun gera aolku eske.

Ez da, ba, ez lo ta ez geldi egon Lojendio jauna.

IDAZKARI IBILKORRA

Gure naia da gure bazkideeri al-ditugun erreztasun aundienak ematea.

Eta zorpetik atera geran ezkero ta Alkartasunaren etorkizuna alai ikusten degun ezkero, egoki izango litzake noski gure Idazkaritzatik irtera txiki bat egiñez Gipuzkoa'n egiten diran azoketara iritxea Azoketan biltzen zeraten baserritarrok an Idazkaria ikusirik ez dezute asko-askotan Donosti'ra etorri bearrik batere izango.

Orrela ba, bederatzi azoka aukeratu ditugu, orain ere ontan asteko.

Datorren illetik asiko gera joaten.